LITERATURA

Amodiozko Gutunen XX. Lehiaketa, Barakaldon

Gutuna literatur genero da berez, eta ugariak dira pertsonen arteko komunikazioan oinarritutako literatur lanak. Sentimendu eta hunkipenen komunikazioa sustatu, eta genero horrek duen aberastasuna berreskuratu nahian, Barakaldoko Udalaren Kultura, Hezkuntza, Euskara, Kirolak, Gazteria eta Kalitatea Arloak Amodiozko Gutunen XX. Lehiaketarako deialdia egin du. Onarpen epea urtarrilaren 19ra arte izango da.

Gutunak originalak, argitaragabeak eta aurrez saritu edo argitaratu gabeak izango dira. Aurkezpenari dagokionez, gehienez bi foliotako gutunak izango dira, ordenagailuan idatziak, Arial 11 hizkiaz, lerro artean tarte bikoitza utzita eta alde bakarretik idatzitakoak.

Paperaren ezaugarriak (kolorea, usaina eta testura) parte-hartzaileek aukeratu behar dituzte. Epaimahaiak idazkiaren garapena, estiloa, ortografia, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko ditu; eskuz idatzitakoetan, berriz, kaligrafia ere bai.

Gutunak – Bihotzaren Hitzak 2015 jarrita- ondorengo helbidean aurkeztuko dira: Gurutzetako Zentro Zibikoa, Balejo Kalea, 4 48903, Barakaldo.

Lehen saridunak 300 euro hartuko ditu eta gero bi accesit egongo dira 175 eurokoak. Sari banaketa 2015eko otsailaren 21 izango da, 19:00etan, Gurutzetako Zentro Zibikoan. Ekitaldi berean saritutako gutunak irakurriko dira.

Bestelako datuak hemen aurkituko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button