LITERATURA

Idurre Eskisabelek “Goseak janak” izeneko poema liburua kaleratu du

Idurre Eskisabel Larrañaga idazleak Goseak janak izeneko poema liburua idatzi du, eta gaur bertan aurkezpen ekitaldia egin du Susa argitaletxeak Donostiako Udal Liburutegian, poemategi berria aurkezteko.

Ia ehun orrialdetan Idurre Eskisabelek inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak gaiak uztartu ditu. Argitaletxeak adierazitakoaren arabera, “Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan”.

PITZADURA

Zoriona morrontza bat da
pitzaduraren gainean
dantzan gabiltzan
funanbulista saldoarentzat

Erorien banda
eternala ez ezik infinitua

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button