BESTELAKOAK

“Ideiak Martxan”, sormen-ekimenen garapenari laguntzeko

Udaleko Euskara, Kirol eta Gazteria Sailak Bilboko gazteei lagundu nahi die euren proiektuak garatzen, Ideiak Martxan lehiaketaren bidez. Lehiaketak, hortaz, bi helburu beteko ditu: Bilboko gazteen eta gazteen kolektiboen sormen-ekimenen garapenari laguntzea, eta horrekin batera Bilboko bizitza soziala eta kulturala aberastea.

Ideiak Martxan lehiaketan, bakarka nahiz taldetan parte hartu ahal izango da, eta partaide guztiak 1980-1997 urteen artean jaiotakoak izango dira.

Aurkeztu beharreko ekimenen gaiak ikus-entzunezkoak (zinea, bideoa, irratia eta telebista), arte eszenikoak edo bisualak (antzerkia, dantza, pintura…), musika, diseinua (diseinu grafikoa, interaktiboa, moda…), literatura, softwarea, bideo-jokoak, multimedia, internet, arkitektura eta hirigintza, komunikazioa, jarduera soziokulturalak, gizarte arloko berrikuntza (partaidetza, kontsumoa, osasuna, turismoa, aisia,…), eta zientzia eta teknologia (matematikak, ingeniaritza, efizientzia energetikoa, digitala,…) izango dira.

Ekimenak urtarrilaren 7tik otsailaren 13ra bitartean aurkeztuko dira, eta gero, azaroaren 20a baino lehen gauzatu beharko dira.

Beharrezko duzuen informazio guztia, hemen kontsultatu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button