ARTEA

“Ideia zeinu batean” erakusketa, Donostian

Donostiako Kubo aretoan, Sanchez-Ubiria Ideia zeinu batean izeneko bilduma paregabeaz gozatu ahal da urtarrilaren 20ra bitartean. Gaur egun 500 artelan inguru ditu bildumak, eta hasieran Afrikako arte tradizionaleko piezak bazituen ere, geroago, bikotea arte garaikidera hurbildu zen, Afrikagatiko pasioa alde batera utzi gabe.

Margarita Sanchezen ustez, “jendea ezin da bizi arterik gabe. Arteek mundu guztiaren eskura egon behar lukete. Ideia horrek bultzatu du bildumagilea bilduma hori ezagutzera ematera.

Erakusketaren izenburua Claude Lévi-Strauss antropologo frantziarrak idaztitako Pentsaera basatia (1962) liburuko aipu batetik hartua dago; liburu horretan, egileak gogoeta egiten du Afrikako arte tradizionalaren eta mendebaldekoaren arteko antzekotasunei buruz.

Antolatzaileen arabera, “erakusketak zenbait piezaren edertasuna eta interesa ezagutzera gonbidatzen gaitu, alde batetik, eta bestetik, Afrikako antzinako arteko eta arte garaikideko lanen artean existitzen den elkarrizketa etengabea argitzen saiatzera. Eta oso ikuspuntu estimulatzailea darabil horretarako, ikuspuntu dinamikoa, esan genezake. Ikusle aktibo gisa kokatzen gaitu aukeraz betetako mundu baten aurrean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button