LITERATURA

Idaztearen grinaz

Gaur, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:00etan, Juan Kruz Igerabidek eta Karlos Linazasorok Idaztearen grina izeneko hitzaldia egingo dute, eta Udane Goikoetxea kazetariak eta irakasleak moderatuko du. Hitzaldia Zoom plataformaren bidez eta streaming bidez ikusi ahal izango da kulturguneatb.eus webgunean. Amaitutakoan, Bidebarrieta Kulturgunearen Facebook-en profilean partekatuko da

Bi idazleok, duela 30 urte baino gehiagotik lagunak eta bidaideak direnak, hainbat liburu argitaratu ondoren estilo fresko bat nola mantendu daitekeen hausnartuko dute, eta era berean, idazteko orduan autoreak generoa aukeratzen duen, edo alderantziz ote den, generoak aukeratzen ote duen autorea argituko dute.

Juan Kruz Igerabide Euskal Filologiako doktorea da, eta idazle bikaina. Aforismoak, narrazioa, eleberria, entseguak, olerkiak eta haurrentzako olerkiak idazten ditu. Makina bat lan plazaratu ditu, eta sari eta aipamen berezi askoren jabe da. Kaleratu duen azken lana, Noiz arte arrazoi izenburuko aforismo-liburua izan da.

Karlos Linazasoro Tolosako Udal Liburutegiko liburuzaina da. Idazle horrek umorea eta ironia erabiltzen ditu bere idazlanetan. Berak ere liburu mordoa plazaratu ditu, oso idazle produktiboa baita. Bere lanak poesia, narratiba laburra, haurrentzako ipuinak, antzerkia eta iritzi artikuluak biltzen ditu eta astero zutabe bat argitaratzen du El Diario Vascon. Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2001ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu