LITERATURA

Idazle izatera heltzeko gakoak

Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegiak antolatuta, asteazkenean,  Kattalin Miner idazleak Idazle Izatera hitzaldia eskainiko du bi saiotan, 10:30ean eta 17:30ean, Bilboko Kafe Antzokian.

Anari kantariaren hitzak titulu gisan jarrita, Kattalin Minerrek Nola heldu naiz ni honaino eleberria aurkeztu zuen urte hasieran, eta horrek idazle etiketa jarri dio bat-batean. Horrek zer suposatzen duen argituko du hitzaldi horretan.

Liburuaren nondik norakoak, Elkar argitaletxeak azaldu zituen kaleratu orduko:  “Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da.
Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona”.

Liburu urdineko portadan kafe kikara bat ikusten da, eta bertan igerian dabilen arrain laranja. Idazlek berak zaldu du horren zergatia: “Protagonista hala senti daiteke, arraina kikara baten barruan balego bezala, izan ere  badu agobio sentsazioa baina ez da agobio itogarri bat. Galduta edo lekuz kanpo egotearen sensazioa da”.

Hemen duzue, lanaren gaineko xehetasun gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button