Nontzeberri

Idazle gazteen lana bultzatzeko, DK Poesia Lehiaketa

Euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko xedez Donostia Kulturaren laguntzarekin, Balea Zuria argitaletxeak DK Poesia Lehiaketaren II. edizioa abian jarri du.

Lehiaketa honetara, 35 urte bete gabeko idazleek bidali ahal dituzte euskarazko poemategiak beti originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak badira.

Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanarekin batera, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta, NANaren fotokopia bat erantsita) bidaliko dira.

Idatziak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da, eta gero, Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatutako epaimahaiak lan guztiak aztertu ostean irabazlea izendatuko du.

Saria 1.000 euroko da, eta gainera, Balea Zuria argitaletxeak obra hori argitaratuko du.

Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version