IKUS-ENTZUN

Punto de Vista 2015 jaialdiko saridunak

Guillermo Moncayo zuzendariaren Echo Chamber filma izan da onena Punto de Vista 2015 jaialdian. Diego Gutierrez eta  Danniel Danniel bikoteak jaso dute zuzendaritzarik onenaren saria Huellas lanarengatik, eta Jessica Bardsley-ek film laburrik onenaren saria The Blazing obrarengatik.

Chris Fujiwara, Viva Paci, Eric Pauwels, Mads Mikkelsen eta Carlos Reviriego adituek osatu dute epaimahaia, eta eurek erabaki dute Guillermo Moncayoren filmak merezi duela saria, “bere dimentsio poetikoa eta metaforikoa, eta soinuan eta irudietan egindako maisulanarengatik”. Egileak 10.000 euro hartuko ditu.

Diego Gutiérrez eta Danniel Danniel mexikarrek 5.000 euroko saria eskuratu dute, euren lana “gizakiaren eta irudiaren mugak esploratzeko ispilua delako”.

Ziad Homsiren Our Terrible Country (Libano) filmak beste aldetik, pelikula onenari publikoaren eta gazteriaren saria eskuratu du.

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia joan den astean burutu da Baluarte Auditorioan. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da, eta 17 film lehiatu dira Sekzio Ofizialean. Horretaz gainera, Margaret Tait edo Isidoro Valcárcel autoreei buruzko zikloak ere izan dira. Jaialdira, guztira, 1.237 film aurkeztu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button