LITERATURA

“Idazle Eskolak” ikasturteari ekingo dio laster

Aurten Idazle Eskolak bere 18. ikasturteari ekingo dio Uned-Bergaran, urriaren 19an. Matrikula egiteko epea zabalik dago 12ra bitarte.

Hala ere, urtean zehar antolatuko dituzten hainbat ekitaldiren berri ere eman dute antolatzaileek. Izan ere, aurten, eskolak emateaz gain beste hiru helburu ere bete nahi dituzte. Udan zendu berri den Jon Barberena Idazle Eskolako kideari omenaldia egingo diote abenduaren 14an, Uned-Bergarako Idazle Eskolako kideek. Bestetik, ohiko ikasgaiez gain, Emakumezkoa euskal letretan mintegia antolatuko dute Tere Irastortzaren gidaritzapean, otsailaren 1etik 29ra. Eta azkenik, azken urteotan Idazle Eskolatik sortutako idazleak bildu nahi dituzte gaur egungo euskal liburugintzaz elkarrekin hausnartzeko, 2020ko hainbat larunbatetan.

Eta bertan, urteen poderioz egindako lanaz harro dira: “2028-19 bereziki urte emankorra izan da Idazle Eskolako ikasleen liburuak argitaratzen. Idazle Eskolako hainbat ikaslek dagoeneko argitaratuak dituzte bost-sei liburu, beste batzuk ordea, amaitu berriak dira. Liburua 2018-19an argitaratu dutenen artean aipatu behar dira Yoseba Peña ( Susan) edo Ekaitz Goienetxea. Zortzi idazlek sei argitaletxe ezberdinetan argitaratu dute, eta gehienek aldez aurretik sariak jaso dituzte, horien artean  Zilarrezko Euskadiko saria, irakurleek ematen dutena. Bakarren batzuk euskaraz ez ezik gazteleraz ere  sortzen eta argitaratzen dute, horien artean, Patxi Lopez de Tejada hamar liburu baino gehiago argitaratu dituena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button