LITERATURA

Idazkera lantegia Luisa Etxenikeren eskutik

ARTIUMek idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaroa eskainiko du Luisa Etxenike adituaren laguntzarekin. Ikastaroa, azaroaren 25ean, 26an eta 27an garatuko da, eta bertan, Luisa Etxenike idazleak kontakizunaren ezaugarriak eta haren sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideak aztertuko ditu. Hala,  lantegi–ikastaro honek idaztea gustatzen zaien eta horretan abiarazi, aurreratu edo sakondu nahi duten pertsona orori zuzenduta dago. Hiru saioetako lehenengoa da hau, beste biak 2012ko lehen seihilekoan egingo dira.

Zerk egiten du testu bat kontakizun? Nola lortzen du kontakizun batek irakurlearen arreta bereganatu eta bukaeraraino atxikitzea? Zein osagai behar ditu kontakizun horrek irakurri duenarengan zerbait ikasi duen edota gauza garrantzitsuak deskubritu dituen ustea uzteko?  Antzeko galderei erantzuten saiatuko da ikastaro honetan. Beraz, lantegiak kontakizunaren ezaugarriak eta bere sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideak aztertuko ditu

Teoriazko eta praktikazko ikastaroa, azaroaren 25ean, ostirala (arratsaldean), eta azaroaren 26an, larunbata (goizean), eta 27an, igandea (goizean) egingo da. Larunbat arratsaldean Luisa Etxenikek hainbat pelikula edo pelikula zati ikustea proposatuko du.

Luisa Etxenike (Donostia, 1957) zuzenbidean lizentziaduna da eta batez ere kontakizunak idazten ditu eta Euskadiko Idazleen Elkartearen buru da. Bere eleberriak hizkuntza askotara itzuli dira eta 2007. urtean Frantziako Gobernuak Arte eta Letren Ordenako Zaldun izendatu zuen. Gainera, idazkera sortzailean trebatzeko lantegi bat zuzentzen du, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean irakasle gisa aritu da eta Literaktum moduko literatura topaketak antolatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button