LITERATURA

“Idatz & Mintz” euskarazko aldizkariaren udako zenbakia kalean da

Labayru Fundazioak kaleratzen duen Idatz & Mintz euskarazko aldizkariaren udako zenbakiak argia ikusi du. Bere 68. zenbakian, ohi bezala, hainbat eratako irakurgaiak aurkituko ditu irakurleak.

Oraingo zenbakian, narrazioa da nagusi: Miren Agur Meabek Leihoak testua idatzi du; Patxi Zubizarretak Goyaren txakurra Beiruten; Lourdes Unzuetak Adio sekulako, Jesus Etxezarragak Bilbo eta kolore-lerroak; Inaxio Lopez de Aranak Visirekin bixi-bixi; eta Iratxe Ormatzak Hankea eta tintea.

Horretaz gain, Jabier Kaltzakortak 1857. urteko Bizkaiko Gabon-kantu bat 11 estrofako kantu ederra errekuperatu du.
Xabier Bovedak literatura unibertsaleko beste atal bat gehitu du, eta kasu honetan, Tolstoiri buruz. Azkenean, Sebas Gartzia Trujillok Joxanton Artzeren irakurketak aztertu ditu, eta Iñaki Sarriugartek Bitoriano Gandiagak Dos meses aldizkarian argitaratutako lanak ere ikertu ditu modu berezian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button