LITERATURA

“Idatz & Mintz” aldizkariaren zenbaki berria kalean

Labayru Fundazioak kaleratzen duen Idatz & Mintz aldizkariak bere 65. zenbakia du kalean. Puntako idazleekin batera idazle hasiberriak ere batu dira zenbaki honetan.

Aurkibidera begiratuz gero honakoak topatuko ditugu: Patxi Zubizarretaren Baserriak barre egiten duenean, eta Iratxe Ormatza Imatzen Hurbiltasuna izeneko idazlanak. Aurreko narrazioekin batera zenbait poetaren lanak agertu dira, hala nola, Miren Agur Meaberen Poema baten curriculuma, Peru Amorrorturen Hartza, Galder Urzaaren Beharrizana eta Eneko Urizarren Poemak izenekoak.

Jabier Kalzakorta adituak bere esparruan jardun du, eta ahozko literaturari heldu dio beste behin. Oraingo honetan, Ataungo dantza-kopla bilduma polit bat izeneko lana argitaratu du.

Literatura unibertsalak ere bere txokoa izan du Xabier Bovedari esker, eta oraingoan Roberto Fontanarrosa idazlearen obra aztertu du. Gorane Intxaurragak, itzulpenaren bitartez, Zen ipuin gehiago izeneko artikuluan ekialdeko tradizioko ipuinak euskaraz argitaratu ditu.

Saiakeran, Sebastian Gartzia Trujillok Bizkaitarrak Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren lehen urratsetan idazlana ekarri du orriotara. Eta amaitzeko, Bitañoren inguruko hitzaldiak argitaratu dira. Alde batetik, Martin Lasaren Bitañoren liburuaren aurkezpenean, eta bestetik Iturrikoren Bitaño idazlearen atal bilduma.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button