BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXX. BBK sariketa azken saioei begira

Bertsolari Gazteen XXX. BBK sariketaren laugarren, eta azken, kanporaketa jokatu da gaur Mungian, Uribe Butroe (Amaia Gallastegi, Naroa Iturrioz, Joane Bilbao, Joseba Ortuzar, Eneko Elorduy, Jokin Arriola) eta Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea (Nahia Ruiz de Arbulo, Enara Gallastegi, Naia Martin, Ixone Asategi, Aner Zuluaga, Naia Martin) taldeen artean. Uribe Butroe taldeko gazteek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea.

Beti adierazten dugun moduan, sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen den bitartean, beste taldea kanporatuta geratu da.

Uribe Butroe taldeak, beraz, azaroaren 23an, Barakaldon jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du, gaurko kanporaketa irabazita. Bertan, Durangaldea taldearekin jokatuko du saioa.

Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Jon Martinezek eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari lanetan Ander Elortegik jardun du.

Datorren astean jokatuko dira azken bi saioak, Zornotzan eta Barakaldon, eta final handia, Bilboko BBK Aretoan izango da abenduaren 1ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button