ESZENA

Iceland Dance Company, Arriaga Antzokian

Black Marrow ikuskizuna eskainiko du sumendiz beteriko irlatik datorren Iceland Dance Companyk. Otsailaren 16an eta 17an, Arriaga Antzokian gozatu ahal izango da ikuskizunaz, 20:00etatik aurrera.

Iceland Dance Companyk agertoki gainean Black Marrow ikuskizuna eskainiko du, Erna Ómarsdóttir koreografo islandiarraren eta Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarraren pieza ikusgarria. Erna mundu mailako koreografo handienetakoa da, hainbat artistarekin aritutakoa, Björkekin edo Jan Fabrerekin, besteak beste. Ómarsdottirrek Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarrarekin batera sortutako lana da Black Marrow.

Black Marrow piezan dantzariek burutzen duten lana ikusgarria da, “indarrak agortu arte dantza erritmikoan aritu beharrak duen gorengo exijentzia mailari erantzunez. Elkarrekin mugitzen dira, okertu, eta fosilen, makinen edo jainko paganoen itxura har dezakete, instintuak industrializatu egin diren mundua erretratatzen duen dantza konposizioari forma emateko”.

Arriaga Antzokiaren hitzetan: “Ikuskizunak, klimaren aldaketarekin, hondamendi ekologikoekin edo gaur egungo bizitzeko modu hedonistarekin elkarketak gogorarazteko gai diren irudi bereziak ditu, baina beti ere edertasun maila handiko ikuspegi poetikotik, emaitza gisa oso ikuskizun bisuala eta indartsua lortzeko. Black Marrow ispilu deformatu gisa aritzen da, planetarekin dugun erlazio garaikidearen itzala egiten duen isla gisa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button