BESTELAKOAK

“Ice Age Europe Now” erakusketa ibiltaria Bilbora iritsi da

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik  Ice Age Europe Now erakusketa ibiltaria Bilbora iritsi da, Europako zenbait hiritan izan ondoren. Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak erakusketa inauguratu zuen atzo, Iñaki Garcia Caminio Arkeologi Museoko zuzendariarekin eta EHUko Maria Jose Iriarte arkeologo doktorearekin batera. Uztailaren 15era arte ikusi ahalko da.

Erakusketak aparteko gauzen aurkikuntzen (harkaitzetako pinturak, apaingarriak, erremintak eta baita musika-tresnak ere)  formatu handiko argazkiz osatuta dauden hamabost panel bildu ditu. Ikusleak ekimen honen bidez, iraganaren eta orainaren arteko konexio harrigarriez jabetuko dira, izan ere “erakusketa bisitatzen duten pertsonei gogorarazi egiten zaie ez garela planeta okupatu duen gizakien lehen espeziea eta, horri lotuta, ea azkena ez ote garen izango pentsatu beharko genukeela”.

Erakusketarekin batera bisita gidatuak, mintegiak eta tailerrak egingo dira Arkeologi Museoan. Bertan ere beste erakusketa bat egingo da, eta horretan aldaketa klimatikoak paisaian eragin dituen transformazioak  erakutsiko dira, bai eta behinola  gure inguruan bizi izan ziren animalien hezurdurak (elur-oreinak, errinozero beltzak, pinguinoak…) Horrek guztiak lurraren  historian aro berri bat hasten ari den seinale dira: Antropozenoa.

Bi erakusketa horien osagarri moduan, Arkeologi Museoak irailean antolatuko ditu Arkeologiako X. Topaketak egingo dira.

Erakusketa lehen aldiz mundu mailan oso ezaguna den Neanderthal Museoan inauguratu zen (Mettmann/Alemania) 2017ko apirilean. Ordutik egunera arte Krapinan egon da, Kroaziako Neanderthal Museumean eta, ostean Trenton, Zientziaren Museoan, La Bastide-Clairencen eta San Telmo Museoan, eta  bertatik etorri da Bilbora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button