ARTEA

XX eta XXI. mendeetako emakume artistak

“Gorputz eta arima XX eta XXI. mendeetako emakume artistak”  erakusketa abiatuko da gaur berton Donostiako Kubo-Kutxa Aretoan. Irailaren 27ra bitartean ikusi ahalko da XX eta XXI. mendeetako emakume artisten sorkuntza-produkzioaren ibilaldia.

Erakusketak 59 artistaren 79 lan aurkezten ditu, eta berton gaur egungo argazkia, pintura, bideoa, eskultura edota bestelako teknikak erakusten dira. Lan hauen bidez, “bizitzaren errealitatera hurbildu nahi du ikuslea gorputz eta arimaren, barnealde eta kanpoaldearen bidez”.

Marina Abramovic, Josune Amunarriz, Almudena Armenta, Elena Asíns, Amalia Avia, María Blanchard, Louise Bourgeois, Carmen Calvo, Marta Cárdenas, Naia Del Castillo, Sonia Delaunay, Victoria Diehl, Esther Ferrer, Gisèle Freund, Menchu Gal, Clara Gangutia edo Concha García, dira beste askoren artean, bere obrak Donostiara eraman dituztenak.

Hileko lehen larunbat guztietan doako bi bisita gidatu izango dira, 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button