ESZENA

Iparraldeko txokoetan euskal antzerkia zabaltzeko, “Ibilki” programa

Seigarren urtez segidan, Ibilki programaren bitartez, Euskal kultur erakundeak (EKE) euskal antzerkiaren hedapena sustatu nahi du. Helburu honekin EKEk Angelu, Baiona, Bastida, Bidarte, Donibane Lohizune, Hendaia, Hiriburu, Maule, Miarritze eta Senpere herrietako kultur eragileak biltzen eta laguntzen ditu. Horrela, Iparraldeko txoko desberdinetan euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko parada eskaintzen zaie ikusleei.

Ibilki joan den asteburuan hasi zen Axut! konpainiaren Zazpi senideko antzezlanarekin, baina urte osoan gauzatuko da hainbat herritan, izan ere, “martxotik aitzina, hamar bat konpainia arituko dira Iparraldeko toki ezberdinetan. Aurten, publiko gazteari zuzendu emanaldiak izanen dira, besteak beste, Ilargi arrantza antzezlana, 5 urtetik goitiko haurrentzat eta Behin bazen internet, 7 urtetik goitiko haurrentzat”.

Hurrengo saioa, martxoaren 24an izango da, 16:30ean, Senpere Larreko gelan, eta bertan, Ez dok hiru taldeak Euskal musikaren benetako istorioa lan arrakastatsua egingo du.

Datozen hilabeteotan arituko diren beste talde batzuk, Metrokoadroka, Banakike konpainia, Axut!, Pez Limbo, Ttanttaka edota Artedrama-Debaju Panpin Laborategia izango dira.

Ibilki programaren egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button