BESTELAKOAK

Iban Zalduaren “Biodiskografiak” Kafea eta Galletak ekimenean

Gernikako Gaztetxean egin ohi den Kafea eta Galletak ekimenaren 27. saio berezia izango da. Izan ere, igande honetan, hilak 10, ohiko disko-entzunaldiaz gain, Iban Zaldua idazleak Biodiskografiak bere azken liburuaren gaineko irakurraldi musikatua egingo du; Xabier Montoia eta IbonRG musikariak izango ditu ondoan. Donostiarrak, gainera, Echo and the Bunnymen talde ingelesaren Ocean Rain (1984, Korova) lana aukeratu du entzunaldirako.

Zaldua idazlea eta musikazalea da. Aspaldi idazten du gustatzen zaizkion diskoez, eta oraintsu 39 disko hartu eta Biodiskografiak izeneko liburuan beste hainbeste ipuin jaso ditu. Pop ingelesa da liburuak biltzen dituen disko gehienen ardatza, eta bertan estilo horretako talde garrantzitsu baten maisulana dago, Echo and the Bunnymen-en Ocean Rain, hain zuzen ere entzunaldirako hautatu duen grabazioa.

Diskoa 18:00etan entzungo da, eta ondoren, Zalduak propio prestatutako irakurraldia abiatuko du, Xabier Montoia eta IbonRG musikarien laguntzarekin, ipuinen arteko zubi musikalak egingo dituztelarik.

Biodiskografiak liburuaren harira Nontzeberrik idazleari eginiko elkarrizketa irakur daiteke hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button