Nontzeberri

Ibaizabalen liburu ilustratuak

Liburu ilustratuak, berau irakurtzea erabakitzen dutenei tarte atseginak eskaintzeaz gainera, literaturaren mundua haurrei eta nerabeei hurbilarazi, ezagutarazi eta erakartzeko gaitasuna dauka.

Euskarazko haur eta gazte literatura sustatzeko pentsatutako albumak dira Ibaizabal argitaletxek atera dituenak. Liburu mota hauetan, ilustratzailea da garrantzia handiena eskuratzen duena eta, zenbaitzuek ospe handia daukate, hala nola, Rebecca Dautremer edo Benjamin Lacombe adibidez.

Ibaizabal euskarazko liburu ilustratuen aldeko postura egiten duen argitaletxe bakarrenetakoa da, eta bere azken hiru berritasunak aurkeztu berri ditu: Izotzetako Erregina, Maitagarrien belarrak eta Edurnezuri.
Horietako lehena, Izotzetako Erregina, Andersenen Elurretako erregina ipuinean dago oinarriturik, eta Marie Diezen testuak eta Miss Clararen ilustrazioak ditu.
Maitagarrien belarrak ipuinak Frantziako Broceliande oihanera bidali duten goi-mailako errusiar botanikari baten istorioa kontatzen du. Album honetan asko zaindu dira aurkezpena eta inprimatzea. Gainera, Benjamin Lacomberen irudiak eta Sebastien Perezen testuak ditu.

Azkenik, Edurnezuri Grimm anaien ipuin klasikoaren egokitzapen berria da. Edizio bikaina da, formatu handikoa, eta Benjamin Lacombe frantziarrak ilustratu du.

Exit mobile version