MUSIKA

I Me Mine, Insaniam eta Rrucculla, Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren irabazleak

Bilboko Udalak antolatutako Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 28. edizioa iragan asteburuan amaitu zen, eta hauexek suertatu dira irabazle: I Me Mine (Frantzia), Insaniam (Albacete) eta Rrucculla (Bizkaia). Taldeek Pop-Rock, Metal eta Elektronika, eta Beste Joera Batzuk kategorietan irabazi dute, hurrenez hurren.

Pop-Rock atalean, My Expansive Awareness eta The Zephyr Bones taldeak bigarren eta hirugarren izan dira.

Metal sailean, berriz, Fetixe eta Warg taldeek bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte, eta Orion Child taldeak Epaimahaiaren sari berezia eskuratu du.

Hauexek izan dira sari nagusiak: Pop-Rock eta Metal modalitateak: 5.000 euro, 2.500 euro eta 1.200 euro. Elektronika eta Beste Joera Batzuk: 2.200 euro. Amaitzeko, Epaimahaiaren sari berezia, 1.100 euro.

Informazio gehiago: concursovilladebilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button