BESTELAKOAK

I. Gaztezulo Saria

Azken 10 urte hauetako ibilbideari erreparatuta, zein euskal gaztek merezi du, zure ustez, Gaztezulo Saria?, horixe da antolatzaileek luzatu duten galdera. Hautagaia musikaria izan daiteke, aktorea, argazkilaria, bertsolaria, idazlea, margolaria, kirolaria… Gaurdanik urrira bitarte boto gehien biltzen dituen pertsonaiak eramango ditu etxera oroigarria eta zulozaleon txaloak.

Trukean, partehartzea eskertzeko asmoz, astero opari bana zozkatzen ari dira (maiatzaren 13an hasizen hau guztia) proposamena bidaltzen duten irakurleen artean, eta irabazleen berri ematen ari dira web gunean, Facebooken eta Gaztezulo Flash-en bidez. Esan bezala, e-posta helbidera mezu bat izen-abizenekin eta telefono zenbaki batekin batera bidaltzea nahikoa da asteroko zozketan parte hartu ahal izateko.

Asko dira banatzeko dituzten opariak, hara:
-Juan Martinez Irujo pilotariak sinatutako pilota.
-Amets Arzallus bertsolariak sinatutako Gaztezuloren kamiseta.
-Baskonia eta Bizkaia Bilbao Basket saskibaloi taldeetako bufanda bana eta Lagun Aro Gipuzkoa Basketen elastikoa.
-Unai Elorriagak sinatutako Londres kartoizkoa da liburua.
-Jon Barberena bertsolariak sinatutako Gaztezuloren kamiseta.
-Athleticeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako kapitainek sinatutako elastikoa.
-Kirmen Uribek sinatutako Bilbao-New York-Bilbao liburua.
-Realeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako kapitainek sinatutako elastikoa.
-Karmele Jaiok sinatutako Musika airean liburua.
-Romain Sicard Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak sinatutako bisera.
-Kauta musika taldeak sinatutako neska eta mutilentzako elastiko bana.
-Fernando Morillok sinatutako Bilbo Samurai liburua.
-Itxako Lizarrako eskubaloi taldeko guztiek sinatutako baloia.
-Akaba Bera Bera eskubaloi taldearen bi polo.
-Kaotiko musika taldeak sinatutako diskoak.
-Biarritz Olympique errugbi taldeak emandako baloia.
(…)

Gaztezulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button