MUSIKA

Humilitate taldea AEBetan izango da bi hilabetez kontzertuak ematen

Humilitate hardcore talde gipuzkoar eta basatia AEBetan barrena ibiliko da bi hilabetez kontzertuak ematen. Gaur bertan hasiko dute bira New York hirian, eta gero, estatu gehienetako hiri nagusiak bisitatuko dituzte. Orotara, 40 emanaldi egingo dituzte.

Gaurtik abuztuaren 20ra luzatuko da AEBetan barrena Humilitate talde euskaldunak egingo duen bira. Do It Yourself (Egun Zure Kabuz) filosofiari jarraiki egingo dute bira, filosofia hori baita taldearen jarduteko moduaren ardatza. Horrez gaiz, maiatzean grabatu zuten bigarren diskoa argitaratuko dute.

Humilitate 2008ko urte bukaeran sortutako taldea da, eta hainbat bandetan aritutako lagunek osatzen dute, hala nola, Ira et Decessus, Erantzun, Folkcore eta Burux Lee taldeetakoak.

Hardcore eta thrash estiloak oinarri hartuta hainbat musika estilo jorratu dituzte, beti ere abiadura eta amorrua bidelagun. Ibilbide labur bezain bizi horretan, zuzenekoak lehenetsi dituzte: Europan bi bira egin dituzte; Estatuan ere sarritan izan dira, eta Euskal Herriko plaza eta gaztetxe gehienetan kontzertu andana eman dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button