MUSIKA

Mueveloreina trap musikaria gehitu da Donostia Festibalera

Eszenatoki ezberdinetan jardungo duten talde eta artistak aurkeztu ditu Donostia Festibaleko aurtengo edizioak. Bi egunez (irailaren 14an eta 15ean) eta hiru eszenatokitan banatuko dira artistak, eta Last Tour agentziak jakinarazi duenez, Carolina Durante, agenda arazoak direla eta, karteletik erori bada ere,  Mueveloreina trap musikaria izango da azken unean egitarauari gehitu zaion artista.

Azken boladan, Bartzelonatik datorren taldeak, hautsak harrotu ditu trap eta reggaeton doinuak, mezu erreibindikatibo eta kritikoarekin uztartu izanagatik.

Agentziak iragarritako taldeen artean, Mueveloreinarekin batera Errusiako Pussy Riot talde feminista ezaguna, Kase.O, C. Tangana edota Berri Txarrak eta Liher bertoko taldeak ere arituko dira, beste batzuen artean.

Antolatzaileen esanetan Donostia Festibala,  “rock, hip hop, trap, flamenco ikonoklasta… Finean, hiriko musika, modernoa eta nortasun handikoa, zeinak askotariko publiko heterodoxoekin konektatzen duen musika festibala da, ezohikoa eta apurtzailea den areto batean, alegia, Hipodromoan”.

Orduz-orduko egitaraua eta informazio gehiago:

https://us5.campaign-archive.com/?u=1abae8b4a8a881ae83b0cce4c&id=a7fe2fde7

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button