IKUS-ENTZUN

Huhezinemako sariak

 

Huhezinemako antolatzaileek esan digutenez, oso jaialdi zirraragarria izan da aspektu askotan. Film ederrak eta giro paregabea flan horiek ikusteko eta aupadarik onena emateko. Eta unerik potenteena sariak banatzeko orduan.

Zeintzuk? Eurek honela kontatu digute: “Basque Culinary saria Menzzi Txispas (Ander Mendizabal eta Jon Garate) lanarentzat eta lehiaketa honetako ikusleen saria Nahikua eta Soberan (Jon Campo) lanarentzat. MUko fikziozko film labur onenaren saria Zurea (Jon Garate eta Xabier Aztiria) lanarentzat, eta MUko dokumental onenaren saria Amaren Izenean (Irati Elortondo) lanarentzat, eta lehiaketa honetako ikusleen saria, Triangeluak (Ibai Iregi) lanarentzat. Vertigo saria berriz, Dantzariak (Axier Salazar) lanarentzat izan da. Bukatzeko, Sail Ofizialeko sari nagusia, Goiena Saria, Aitor Gametxoren Bere bizitzetako bat lanak eraman du; ikusleen saria Axier Salazarren Dantzariak lanak eraman du.
Txalo zaparrada batekin amaitu da 9. Huhezinema jaialdia.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button