IKUS-ENTZUN

Huhezinemak finalistak aukeratu ditu

Euskal Herrian egindako film laburren jaialdia martxoaren 21etik 23ra izango da, eta honezkero, aurtengo Sail Ofizialerako aukeratu diren hamar film laburrak zeintzuk diren jakinarazi dituzte.

Honakoak dituzue: Lisbeth (Aitor Bereziartua), Kreba (Oier Fuentes), Tarde para el recreo (Pablo Malo), Versus (Demetrio Elorz), La Petite Mort (Ana Gonzalez Telleria eta Andrea Landaluce Florido), Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban), Plagan (Koldo Almandoz), Areka (Atxur Animazio Taldea), Aprieta pero raramente ahoga (David Pérez Sañudo) eta Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola). Hamar film labur horiek martxoaren 23an proiektatuko dituzte Aretxabaletako zineman.

Badirudi lan zaila izan dela guztiak aukeratzea, “makina bat lan jaso ditugu sail ofizialean eta, urtero bezala, zaila egin zaigu hamar finalistak hautatzea”. Eskarmentuzko zuzendarien lanak eta hasiberrien filmak, emakumezko eta gizonezko egileen proposamenak, fikziozko filmak, dokumentalak, dialogo gabeko filmak, animaziozko lan bat bildu dituzte aukeraketan.
Martxoaren 23an Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian sari nagusiak banatuko dira: 10 finalistetako bakoitzari 200 euro, Goiena Saria (1.000 euro euskarazko film onenari), Vertigo Saria (400 euro), Ikusleen Saria (300 euro) eta Mundukide Saria (700 euro hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onenari).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button