LITERATURA

“Boga Boga” liburuaren irakurraldia egingo dute Hendaian

Itxaro Bordaren Boga Boga eleberriaren etenik gabeko irakurraldia egingo dute jendaurrean ekainaren 5ean 11:00etatik 20:00etara Hendaiako Mediatekan. Ekimena Akelarre Elkarteak ondu du.

Idazleak berak eta 109 lagunek hartuko dute parte irakurraldian, tartean, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Battitt Sallaberry, Kotte Ezenarro, Agnes Dufau, Frank Dolosor, Garbiñe Ubeda, Mikel Asurmendi, Beatrice Molle, eta Gorka Arrese.  “Herri osoa ukitzen duen ekitaldia da, ikastetxeetatik hasi eta enpresetara ere luzatzen baita deialdia. Bestalde, aurten, Iparraldera eta Euskal Herri osora zabaldu dena”.

Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarren abentura kontatzen du Boga Boga eleberriak. Ezustekoz betetako kontakizun bizigarria da. Ezpeldoi, gainera, gure literaturako pertsonaia berezietako bat da.

“Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, Santizpiritu zubian, 1985eko Baionako festetan. Alabaina, Janaren anaia Danielek esan du, bilatu duela leku guztietan, mundu osoa aspertu duela galdezka eta ez duela aztarnarik kausitu.
Bost neska adiskide eta alegeraren laguntzari esker, aferaren muinera gerturatzen hasiko da Amaia Ezpeldoi detektibea, eta pixkanaka konturatuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea”.

Amaia Ezpeldoi detektibearen nobelak hauek dira: Bakean ützi arte (1994), Bizi nizano munduan (1996), Amorezko pena baño (1996), Jalgi hadi plazara (2007) eta orain, Boga boga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button