IKUS-ENTZUN

“Huhezinema”-n film laburrak aurkezteko epea zabalik

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 2019ko otsailaren 15era bitarte, jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea zabaldu dute. Aurten 5.000€ banatuko dira sarietan.

Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jasotako film laburren artean jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik.

Sail Ofizialean ondoko sariak eratu dira: Goiena Saria, 1000€ (Epaimahai Ofizialak emango du saria eta euskarazko film onena sarituko da); Mundukide Saria, 700€ (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du); Vertigo Saria, 400€ (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria); eta Ikusleen Saria, 300€.

Mu Ikasleen Sailaren barruan Fikzio Onenaren Saria (300 €); Dokumental Onenaren Saria (300 €); Argazki Onenaren Saria (Ogeita4 enpresak 1.500€an baloratutako kamera ekipamenduautziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko); eta Ikusleen Saria (100 €) banatuko dira.

Azkenik, Kutixi Sailean, Kutixi Saria (400 €) eta Ikusleen Saria (100€) banatuko dira.

www.huhezinema.eus webgunean daude hiru sailetan lanak aurkezteko oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button