Nontzeberri

“Huhezinema” jaialdia erabat arrakastatsua izan da

Birusaren krisiak oztopoak jarri arren, jaialdiaren hamahirugarren edizioa oso arrakastatsua izan da.

“Jaialdiak jasan dituen aldaketa erradikalak sentitzen ditugu, baina azpimarratu nahi dugu gure helburua izaten jarraitu duela: esentzia mantentzea eta ikus-entzulea entretenitzea zinemaren festa honen bitartez”.

Diogun bezala, jaialdia erabat arrakastatsua izan da, eta banatu diren sariak honakoak izan dira: Sail Ofizialaren barruan, Goiena Saria (Euskarazko film onenari) Kresala (June Laka, 1000 €); Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta duen film laburra) El infierno (Raúl de la Fuente, 700 €); Vertigo Saria (MUko ikasleak osatutako epaimahaia) eta Ikusleen Saria Pepita (Iñaki Tena, 400 €); La Horrorosa Saria (Fantasiazko edo beldurrezko film labur onena) Idoia (Mikel Carrillo, Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asterako bi pase oso).
Eta Mu Ikasleen Sailaren barruan, Fikzio Onenaren Saria Tua (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas, 200 €); Dokumental Onenaren Saria Bizilagun (Pablo Anza, 200 €); Argazki Onenaren Saria Zuloan (Ogeita4 enpresak 1.500 €tan baloratutako kamera ekipamendua); Ikusleen Saria Ihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador, 100 €).

Jaialdia bukatu den arren, Huhezinema oraindik bizirik dago, eta hurrengo hilabetean, Filmin streaming plataformarekin sortutako film labur sorta izugarriaz gozatzeko aukera izango duzue.

Datu gehiago, Huhezinemak dauka.

Exit mobile version