IKUS-ENTZUN

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren palmaresa

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatu ohi duen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren bosgarren edizioa egin dute maiatzaren 8tik 10era bitarte, eta Honako hauek izan dira lan irabazleak: Euskarazko film labur onena Alberto Gastesi zinegile donostiarraren Ekaitza lanak jaso du. Gastesik 1.000 euro jaso ditu; Gogoratu film horrek sari bera irabazi zuela Nontzefilmak film laburren lehiaketan.

Film labur onenaren saria, Haritz Zubillagaren She’s lost control lanak irabazi du, 600 euro. Film labur horrek, gainera, Ekoizpen onenaren saria ere jaso du. Publikoaren saria, berriz, Greogorio Muro zuzendariaren Zeinek gehiago iraun filmak hartu du.

Ikasleen lehiaketari dagokionez, Film labur dokumental onena Maskarak (Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria) lanak jaso du. Fikziozko film labur onena, aldiz, Ohartxoak (Izaskun Fdz. de Arroyabe, Maitane Serrano, Monika Juaristi, Josu Badiola, Lander Irazola eta Julene Franzesena) filmak.

Azkenik, kartel lehiaketan Beñat Floresek gailendu da. Informazio guztia jaialdiaren blogean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button