IKUS-ENTZUN

Huhezinema euskal film laburren jaialdia

Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da hurrengoa. Film laburrak aurkezteko epea otsailaren 14an amaitzen da.

Jaialdia 2014ko martxoaren amaieran izango da, eta Huhezinemako lan talde berria jada prestaketa lanetan murgilduta dabiltza.
Aurten, gainera, bi berrikuntza azpimarragarri daude; lehenik BCC lehiaketa (Basque Culinary Center) sortu da, non gastronomiaren presentzia handitzen den bi sarirekin, eta bigarrenik, Vertigo saria, sail ofizialaren barruan, non ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena sarituko den.

Dagoeneko, webgunean kontsulta daitezke lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko oinarriak; Sail Ofiziala, Mondragon Unibertsitateko ikasleen lehiaketa eta BCC lehiaketa.
Guztira 4.000 euro banatuko dira saritan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button