ESZENA

“Hozkailua” obrarekin bira egiten ari da Artedrama

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.
Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Artedrama taldeak bira txikiari ekin dio oraingo honetan: “udan nahi beste deskantsatu ostean, pasa den astean ekin genion berriz gure hozkailu zaharra hartuta Jimmyren herria bilatzeari. Gerrikaitzetik hasi ginen, baina ez, han ez zen…  Hortaz, bila segiko dugu udazken honetan: Usurbil (irailak 15), Bilbo (irailak 29, 30 eta urriak 1), Ondarroa (urriak 8), Zumaia (urriak 20), Eskoriatza (urriak 22), Berriz (urriak 28), Larresoro (azaroak 1), Oñati (azaroak 17), Iruñea (azaroak 22), Azpeitia (azaroak 23), eta Zigoitia (abenduak 2)”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button