ESZENA

“Hozkailua” obra ikusteko azken aukera ostiralean, Donostiako Gazteszenan

Bi urtez obra han eta hemen ibili ondoren, ekainaren 28an, ostiralean, Hozkailua antzezlanaren azken emanaldia eskainiko du Huts Teatroak. Donostian izango da hitzordua, Gasteszena aretoan, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira Unai Iturriagak idatzitako lanaren protagonista, Manex Fuchsen zuzendaritzapean.

Ander Lipus, Artedrama Arte Eszenikoen Plataformako zuzendariak jakinarazi duenez, buru-belarri ari dira hurrengo obra osatzeko lanetan, eta urriaren 11n estreinatuko dute. Zaldi Urdina deitzen da proiektu berria.

Informazio gehiagorako, ikus artedrama.com web ataria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button