LITERATURA

Felipe Juaristik “Itzultzeko etorri naiz” saiakera kaleratu du

Felipe Juaristi poetak saiakera diziplinara egin du salto, eta Itzultzeko etorri naiz (Balea Zuria, 2021) lana kaleratu du.

Poeta bezala nabarmendu da bereziki Juaristi, baina oraingo honetan poesiari lotuta datorren arren, saiakera baten egile gisa aurkeztu zaigu, “poesiari buruz hausnartzeko”.
Azkoitian jaiotako poetak gonbidapen alfabetiko bat egiten du bere poesiaren geografiatik, egile kutunen aipuak eta gogoetak uztartuz: Akhmatova, Auden, Borges, Lizardi, Dante, Dylan Thomas, Walter Benjamin, Heidegger, Hölderlin, Ingebor Bachman, José Hierro, Kafka, Lukrezio, Rilke, Pascal, Montaigne, Stevenson, Sylvia Plath, Boris Vian…

Argitaletxearen esanetan, “literaturan hartutako eskarmentuak eta ofizioak ematen duten esku trebearekin eta berezkoa duen prosa poetikoarekin, gizakiaz ere ari da, gizatasunaz, askatasunaz, bizitzaz, identitateaz, infinituaz, heriotzaz, minaz… Ibilbide oparo baten dekantazioa da Itzultzeko etorri naiz, urte luzeetako langintzaren esperientzia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button