MUSIKA

“Hotsetan”, musika esperimentalaren zikloaren beste hitzordu bat, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak Asmus Tietchens musikari alemaniarrak eta Julia Eckhardt artista belgikarrak bilduko ditu bihar, Hotsetan musika esperimentalaren zikloaren baitan. Programa honen xedea “hurbileko nahiz nazioarteko artisten soinu-lanak ezagutzera ematea da, eta musika esperimental eta arte soinudunen inguruko gaur egungo korronte ezberdinak publiko orokorrari hurbiltzen jarraitzea ere”.

Asmus Tietchens 1947an jaio zen Hamburgen. 1960ko hamarkadan, modu autodidaktan hasi zen esperimentatzen sintetizagailuekin eta zinta-loopekin, eta era askotako lanak sortu ditu bere ibilbide luzean barrena.
Julia Eckhardt musika konposizio eta inprobisazio garaikidearen alorrean aritzen den biola jolea da. Ikasketak osatu ondotik, ganbara musikari eskainitako hainbat talderekin jo izan du, nagusiki garaikideak, baina baita Belgikako Orkestra Nazionalarekin ere. Julia Eckhardtek Éliane Radigueren Occam IV biolarako konposizioa interpretatuko du.

Kontzertua 20.00etan izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button