MUSIKA

“Hots-Larretan” izeneko ikuskizuna, Juan Mari Beltranen eskutik

Juan Mari Beltranek Hots-Larretan izeneko kontzertua egingo du Iruñean eta Lezon, abenduaren 13an eta 16an. Bi ekitaldietako oholtzaren gainean Errege Belda, Ixiar Jauregi musikareikin eta Andoni Salamero olerkariarekin batera egongo da.

Proiektu honek “gure inguruko txoko eta landetan sortutako hots, doinu eta kantuetan oinarriturik, musika, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izan nahi du. Hots eta doinuen arteko elkartze edo topaketa hau, hainbat giroetan barna murgilduko da, natura eta paisaiak, herri eta pertsonen ospakizunak, festak, jolasak, harremanak…”

Dantzak eta musika nahastuko dira modu ikusgarrian. Hala, “Isturitzeko harpetako hezurrezko flautak eta arrabitaren hots barnerakoiak, burrunen hots sakonak, txorien kantuak bezalako xirularen txioak, erritmoa markatzen duten danbolina eta ttunttuna, txalaparta makilen eta akordeoiaren botoien saltoak, albokaren harrabotsa eta xirolarruaren oihua, txistua, dultzaina, tronpa…” presente egongo dira, bai eta musika horrek gidatzen dituen dantza urratsak ere.

Eta, nola ez, hitzak. “Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button