ESZENA

Hortzmuga Teatroaren “Jule” obra ikusteko parada, Araban

Asteburu honetan, Araban, Hortzmuga Teatroa  taldeak Jule antzezlana egingo du, 21ean, 20:30ean, Bastidan, eta 22an, 19:00etan, Gasteizen. Obra hori familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da, eta umorea, fantasia eta irudimena uztartzen dira.

Antzezlan horretan hauxe kontatzen da: “Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai”.

Hortzmuga Teatroa  kale antzerki konpainia da, eta 1989an hasi zuen bere ibilbidea. Geroztik, hogeita hamar ekoizpen eta ekitaldi egin ditu. Horregatik, erreferentziako konpainietako bat bezala finkatu da euskal arte eszenikoen lanbidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button