LITERATURA

“Hormako paper horia” lana kalean da

EDO!argitaletak bigarren liburua kaleratu berri du. Kasu honetan, Charlotte Perkins-Gilman idazlearen Hormako paper horia narrazioa. Ana I. Moralesek egin du itzulpena.

Charlotte Perkins Gilman-en Hormako paper horia erreferentzia saihestezina da Ipar Amerikako literaturan, eta irakurketa feminista ugari eragin ditu. Idazleak bere hezur-haragietan sufritutako esperientzia jaso zuen narrazio honetan. Charles Walter Stetson margolariarekin ezkondu zenean hasi zen Perkins Gilman-en gainbehera. Garrantzirik gabeko urduritasun zantzua depresio sakon bilakatu zitzaion alaba Katharine jaio ostean, eta orduan hasi zen S. Weir Mitchel doktorearen tratamendua jasotzen. Hark agindu zizkionak bat zetozen orduko gizarte tradizionalak emakumeari egotzitako ama eta etxekoandre funtzioekin. Hormako paper horia narrazioan Jane izeneko protagonistari agindu dioten terapiak ez du sendabidean jarriko. Aitzitik, logela horretan Jane-k interpretazio ugari izan dituen esperientziak biziko ditu.

Liburuaren lehenengo aurkezpena Durangoko Azokan egingo da, abenduaren 8an, 16:00etan Ahotsenea gunean. Aurkezpenean Ana Moralesek eta Amaia Serranok parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button