MUSIKA

Hormak apurtu nahi ditu Sua taldeak

Orain urte bi jaio zen Sua, Maruriko talde euskalduna, eta Ordu Beltzak izeneko lehenengo diskoa zabaltzen ari ziren pandemia heldu baino lehen. Rock, pop eta post-punk kutsuko hamar abesti topatuko dituzue lan horretan.

Hasiera horretan, Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen, eta ordutik hona jo eta su ibili da taldea kantuak sortzen. Gauza bera egin dute taldekideek konfinamendu garaian, eta egoera berezia den arren, sasoi horretan sortutako pieza batekin dator berriz laukotea: “Hormak Apurtzea konfinamendu garaian konposatu eta idatzi genuen. Kanta honekin, irudimenari esker fisikoki egon ezin garen lekuetan egoteko aukera aldarrikatzen dugu. Hori izan baita momentu askotan, lau horma artetik irtetzeko aukera bakarra.”

Bideoan, grabaketa egunak zelan joan ziren ikusteko aukera ere izango duzue. “Beste behin, plazerra izan da Haritz Harreguyrekin lan egitea, mila esker denagatik!” esan dute taldekideek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button