ARTEA

Horma-oihalen bozetoak

San Telmo Museoko Bake-ituna proiektuaren barneko azken ikerketaren barruan José María Sert eta Nazioen Liga erakusketa abiatu da bertan.Erakusketa ikusgai egongo da Etxberritarren kaperan martxoaren 5era arte. Hortxe, José María Sertek 1936an Nazioen Ligaren Genevako egoitzarako egin zituen horma-oihalen bozetoak, margolariaren dokumentuak eta argazkiak jarri dira ikusgai.

Hortaz Bake-ituna proiektuari amaiera emango dio 1936. José María Sert eta Nazioen Liga. Optika eta diplomazia erakusketak. Artistaren hainbat etapatako obrak biltzen ditu erakusketak, Parisetik, Madriletik eta Bartzelonatik ekarrita. Oihalek, guztira, 780 metro koadroko azalera betetzen dituzte.
San Telmo museoaren hitzetan, “elegiak dira guztiak ere, euskal herritarren lanari eta lorpen zibilei oles egiten dietenak, bereziki, Gipuzkoako Historia kontuan hartuta, eta arrantzako, itsasgintzako, metalurgiako, erlijioko eta askatasunari buruzko irudiak dituzte. Lan horietan, borrokan ari den herri garailearen ideia garatu zuen, askotariko sinboloak erabiliz, eta geroko artelanetan ere baliatu zituen sinbolo horiek. Artelan horietako batzuen bozetoak erakusketa honetan bertan daude ikusgai.

Informazio zabala San Telmo museoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button