ARTEA

“Horizontal Transfer” erakusketa Irun Factoryn

Irun Factory 2014ko programazioarekin hasiko da Jaime de los Ríosen Horizontal Transfer erakusketarekin. Astelehenetik ostiralera ikusi ahalko da  apirilaren 18 arte.

Artistak berak azaldu du zertan den erakusketa Irun Factoryk bidali digun ohar interesgarrian: “ARTEKLAB, hau da, Artearen, Zientziaren eta Teknologiaren inguruan lankidetza-sorkuntzako Laborategi Irekia, 2008an sortu eta partaide naizen laborategitik 2013an zehar garatu diren prozesu artistikoen erakusketa pertsonala da. Egia bada ere azken urteotan Sistemikaren langile bezala berdefinitu naizela artista zientifiko bezala ez azaltzeagatik, plataforma honetatik ari naiz sorkuntza estetikoaren eta teknika kuantitatibo edo zientifikoen arteko harremana lantzen. Erakusketa honetan alde batetik lankidetzan lan egiteko dudan joera azpimarratzen da, eta, bestetik, tarteko sistemak erabiltzekoa.

Hori horrela, Anamorphose Xenakis aurkezten dut, Oier Villar eskultorearekin, Daniel Tirado artisau digitalarekin, eta Alejandro Garmendia artistaren musikarekin batera egina; Anamorphose Xenakis makina-instalazio paradigmatiko bat da, zeinean Iannix Xenakis konpositore eta arkitektoaren kurben analisiaren bitartez argia -hori baita nire pieza eta instalazio gehienetan azaltzen den material fluidoa- islatzea eragiten duen mugimendu mekaniko bat ezartzen den. Nire bidea eta nire lagunena bateratzean etengabe egiten diogu erronka belaunaldi-artekotasunari, diziplinari, teknikari eta azaleratzeari, eta horren adierazpena, pentsamendu ekosistemiko librearen ondorio izan ohi dira. Horizontal Transferen bigarren obra ere, eskultura eta xilorobotika, modu bikoitzean planteatua, lankidetza-obra da, eta etengabeko bilakatze-prozesu bat erakusten du. Iñaki Rifaterra litografoarekin eta Daniel Tiradorekin batera, melodiak eta soinuak eraldatu ditugu. Horietatik ateratzen dugun matematika edozein gizabanako, objektu, koloreren hizkuntza unibertsala, genotipoa da. Transcodificación #8; Gure Hitzak, Mikel Laboa abeslariaren izen bereko kantutik sortua da; kantu horrek hemen gertatzen den horixe bera iradokitzen baitu, alegia, hitzak harri bihurtzen direla.

Azkenik sistema sortzaile digital bat aurkezten dut bideo moduan; software batetik abiatzen da; bertan, nire ohiko lan artistikoaren zati bezala, mugatu edo handitu egiten dut sistema baten mugitzeko gaitasuna, kolorea, argia eta forma, eraikuntza arkitektonikoetan gertatzen diren banakako legeez hornituz. Pasajes izeneko oihal digital honen emaitza amets dezaket, baina irits ezina da nire obrak niregandik bereiztuko dituen programaziorik ez baldin badago. Izaki horiei autupoetika izena eman diet”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button