IKUS-ENTZUN

“Hor Kanpoan” zientzia fikzioari buruzko zikloa hasiko da gaur Donostian

Euskadiko Filmategiak, Azkuna Zentroak eta Donostia International Physics Center-ek Hor Kanpoan izenburuko zikloa ondu dute. Egitarau horren baitan, zineak emandako zientzia fikziozko film esanguratsuenak pantailaratuko dira, Donostian eta Bilbon, “gainera, goi-mailako zientzialariek aurkeztuko dituzte filmak”.

Hala, gaur bertan, Interstellar (Christopher Nolan, 2014, AEB) emango dute Donostiako Tabakaleran, 19:00etatik aurrera. Emanaldia Pedro Miguel Etxenike fisikariak aurkeztuko du. Filma bera, Bilbon ere ikusi ahalko da, otsailaren 14an. Emanaldi horretan ere Etxenikek parte hartuko du.

Filmak hauxe kontatzen du: “Lurrean bizia itzaltzen ari dela ikusirik, gizadiaren historiako misiorik garrantzitsuena izan daitekeenari helduko dio esploratzaile-talde batek, Cooper pilotua eta Amelia zientzialaria direla buru: gure galaxiaz haraindi bidaiatuko dute, giza arrazaren etorkizuna berma dezakeen beste galaxia bat aurkitu nahian”.

Zikloa ondoko filmekin osatzen da, besteak beste: The Day The Earth Stood Still (Robert Wise, 1951, AEB); Forbidden Planet  (Fred McLeod Wilcox, 1956, AEB); Arrival (Denis Villeneuve, 2016); E.T. The Extra-Terrestrial  (Steven Spielberg, 1982, AEB); Invasion Of The Body Snatchers (Don Siegel, 1956, AEB) edo The War Of The Worlds (Byron Haskin, 1953).

“Zer dago hor kanpoan? Sortzetik beretik egin dio galdera hori zinemak bere buruari (gogoratu Méliès eta haren Bidaia Ilargira). Badirudi areto ilunak eta pantaila handiak berez gonbidatzen dutela espazioan bidaiatzera. Ziklo honetako filmen bidez, ikusi ahal izango dugu nolako bilakaera izan duen hizkuntza zinematografikoak halako gaiei heldu dienean. Gainera, goi-mailako zientzialariek aurkeztuko dituzte filmak”.

Informazio gehiago: filmotecavasca.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button