MUSIKA

Hondarribiko Blues Jaialdiaren X. edizioa abian da

Atzo, hilak 9, hasi zen Hondarribiko Blues Jaialdia eta igandera arte iraungo du. Dr Feelgood, Travellin’ Brothers eta Bob Stroger dira aurtengo izen nagusiak. Aurtengo hamargarren edizioa da. Dr. Feelgood-ek atzo jo zuen.

Bluesa eta bestelako estilo zaharrak (big band, zydeco, rhythm & blues…) entzungo dira egunotan Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean, Bentan eta San Pedro kaleko agertokian, hain zuzen.

Dr. Feelgood, Travellin’ Brothers eta Bob Stroger dira aurtengo izen azpimarragarrienak, azken talde horretako baxu-jotzaileak, gainera, Blues Hondarribi Saria jasoko du, musikan egin duen ibilbidea dela-eta.

Aurtengo nobedadeen artean, gitarra-mintegiak daude, bai eta Gipuzkoako talde gazteen kontzertuak ere.

Informazio guztia: blueshondarribia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button