ESZENA

Debako XXV. Antzerki Astea

Debako XXV. Antzerki ziklo hau joan den astean hasi bazen ere (maiatzaren 27tik ekainaren 4ra burutzen da), egun hauetan badago zer ikusi Debak antzerkiari eskaintzen dion tarte honetan.

Sei ikuskizun dira protagonista Debako XXV. Antzerki Astean.
Durangoko Karrika Antzerki Taldearen Hau ez da Kalkuta; Ondarroako Tramana eta Brixen Hauxe paraderue; Aizarnako Eskola Antzerkiaren Txiukue; Korri, Xalto eta Brinkoren Entresaka; Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Xentimorik gabe eta Goaz Antzerki Taldearen Kontxexi detektibea elurretan.

Korri, Xalto eta Brikoren ekitaldia izango da gaur, 17.00etan, Entresaka lanarekin. Eta hurrengo ikuskizuna ekainaren 3an izango da, 22.30ean, Aldats Pilotakuan, Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Xentimorik gabe lanarekin.

Ikusgarriez gain Eugenio Arozenak, bihar, argazkiz lagunduta euskal antzerkiari buruzko hitzaldi bat eskainiko du.
Euskara Jalgi Hadi Plazara mahai ingurua ere antolatu da, Eugenio Arozenak, Txotxe Urrutiak, Daniel Landartek, Luis Haranburu Altunak  eta Arantxa Ugartek parte hartzearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button