ARTEA

Hogeita bat obra, Xabier Saenz De Gorbea omentzeko

Bilboko Windsor Kulturgintzak eta Zarauzko Sanz Enea aretoak EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleen obrekin osatutako erakusketa jaso dute. Lanon aukeraketa Xabier Sáenz De Gorbea Fakultateko irakasle eta arte-kritikariak egin ohi zuen. Iaz, baina, zendu zen, eta aurten Ismael Manterolak egin du aukeraketa. Erakusketa Windsor galerian dago ikusgai.

Hala, Manterolak 1994tik 2014ra igarotako 21 artisten 21 obra aukeratu ditu, urte bakoitzeko bat, Xabier Saenz De Gorbea omentzeko asmoz; hortaz, egun artista ezagunak direnen ikasle garaiko obrak ikus daitezke Windsor galerian.

Manterolak hautatutako artistak hauexek dira: Julen Alberdi, Elssie Ansareo, Bigara, ColaBoraBora, Iñaki Garmendia, Oihana Garro, Amaia Gracia, Edu Hurtado, Carlos Irijalba, Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Larrea, Maite Leyun, Olaia Miranda, Jon Otamendi, Igor Rezola, Mikel Ruiz Pegenaute, Ignacio Saez, Laurita Siles, Pilar Soberón, Eduardo Sourrouille eta Cristian Villavicencio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button