LITERATURA

Hizkuntzari, nazioari eta estatuari buruzko hausnarketak

Joxe Azurmendi filosofo eta idazle zegamarrak Hizkuntza, Nazioa, Estatua (Elkar) liburua idazti eta kaleratu du.

Lan berri honetan Azurmendik -tituluan adierazten duen bezala- hizkuntzari, nazioari eta estatuari eta haien arteko harremanei buruz hausnarketa egin nahi izan du. baina  argitaletxeak adierazi duenez, “ez da erudiziozko saio akademiko bat. Bere helburua gaiaz interesa dutenekin elkarrizketa sustatzea da: ez polemika bilatuz, baina eztabaidari ihes egin gabe; historiaren argitan, baina etorkizunari begira”.

XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean, planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira?.

Liburua (berak hitzaurrean dioen moduan) hiru zatitan dator: Zein da nazioaren kontzeptu klasikoa, nola pentsatu gaur euskal nazioa, eta nola pentsatu euskal nazioaren etorkizuna. Egileak dio hirurak galderak direla berarentzat, eta hala ulertzea gustatuko litzaiokeela, “ez baitauka soluzio definitiborik”.

Joxe Azurmendi pentsalarien obra mamitsua zein den hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button