ESZENA

Leioan eta Hondarribian, Dantza Zirkuituaren proposamenak

Larunbatean, DOOS Colectivo-k Anotación nº 7 aurkeztuko du Leioan, eta Olatz de Andrés Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean El Cielo Ahora taularatuko duen dantzari-zerrendaren burua izango da. Bi proposamenak XII. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan ondu dira.

Anotación nº 7 dantza garaikidearen ikuskizun bat da, bideo-emanaldiak eta hainbat laguni egindako elkarrizketen edukiak barne hartzen dituena. “Beldurrari buruz hitz egiten du: nola sentitzen dugun eta pertsona bakoitzarentzat zer esangura duen. Beldur izaten gara guztiok, baina bakoitzak bere erara bizi du beldurra”.
DOOS arte-kolektiboaren zuzendariak Eva Guerrero eta Jemima Cano dira. Haren estetika lotsagabea da beti, eta bideoa ere erabiltzen dute hizkuntza osagarri gisa. Kolektiboaren piezak egokiak dira publiko berrientzat, bai eta erakargarriak ere bestelako kutur produktuak kontsumitzen dituen publiko gaztearentzat.

Hondarribian Olatz de Andrés koreografoa izango da eta oso kontu berezi bat kontatzen saiatuko da: “Pertsona bat hirira joan eta eskultura klasiko bat aurkitu du etxe orratz baten ondoan. 1.000 urtek bereizitako bi eraikuntzen aurrean aurkitu du bere burua. Mendearen arabera, gutako bakoitzak norbere historia kontatzen dio bere buruari, non dagoen hobeto azaldu eta ulertzeko. Baina Zerua ez da inoiz desagertzen, eta bizirik dirau, gu guztion gainetik”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button