ESZENA

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupena

Euskaltzaindiaren 100. urteurrenaren harira, Tartean Teatroa konpainiak Ghero: azken euskalduna izenburuko obra ondu du. Asteburu honetan, hilak 16, Berako kultur etxean, 19:00etan, izango duzue ikusgai lan interesgarria. Baina, Berakoaren aurretik, bihar, ostiralarekin, Zarautzeko Modelo antzokian ere ikusgai izango da, 22.00etan.

Patxo Telleriak idatzitako gidoia da, Ana Garayren eszenografiarekin, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean; Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Ane Pikaza eta Olatz Ganboa aktoreak dira oholtza gainean aritzen direnak.

Ikusgarrian euskara da protagonista nagusia. Hala, 3000. urtera garamatza Ghero-k eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen digu. Euskararen iraupenaren “harridura eta miresmena” erakusten da bertan, “Euskaldunok askotan sentitu dugun euskararen transmisioaren zaman sakontzen du antzezlanak, euskararen planeta inguruan orbitatzen duten 9 parabola edota antzerki poemen bidez”.

Beratik pasatu ostean, martxoan honako tokietan ikusi ahalko duzue: 22an, Tolosako Leidor aretoan, 20:30ean; eta 29an, Basauriko Social antzokian, 20:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button