LITERATURA

Hitzordu literarioak

 

Literatura Eskolak 2012/2013 ikasturterako ondu dituen zitak iragarri ditu Unai Iturriagak diseinatu eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi gogorarazten duen kartela dela medio.

Literatura Eskolaren “egutegi ezkutuaren” lehendabiziko hitzordua urriaren 27an izango da Hendaian. Bertan, Aiora Jakak Joseba Sarrionaindiaren itzulpenak izango ditu hizpide.

Hala, 2013ko martxoa bitarte, beste zazpi zita literario izango dira Literatura Eskolaren eskutik. Azaroaren 17an, Markos Zapiain filosofoa Txillardegiren inguruan arituko da; abenduaren 15ean, halaber, Karlos Del Olmok euskal itzultzaile aitzindariak jorratuko ditu Oreretan.

Datorren urteari begira, urtarrilaren 19an, Elizabete Manterolak Gure literatura erdaretan gaia landuko du Zarautzen. Otsailaren 16an, Literatura Eskola Gasteizen izango da, eta bertan Amaia Alvarezek Katalina Elizegik eta Katalina Erauso: genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan gaiaren inguruan arituko da. Otsailaren 16an, halaber, Gotzon Barandiaranek Sorterritik urrun:Migrazioa euskal literaturan izenburuko gaia aztertuko du.

Apirilaren 20an, letren zita berri bat izango da Iruñean. Egun horretan Iratxe Retolazak, Itxaro Bordaren pertsonaia den Amaia Ezpeldoi detektibearen gorabeheren gainean solastuko da.

Azkenik, martxoaren 16an, Harkaitz Canok John Cheever idazle estatubatuarra izango du berbagai Durangon.

 

Ekitaldi horietan izena emateko, sartu literaturaeskola.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button