LITERATURA

“Hitzez eta ahotsez” ekimena, Durangon

Literaturaren inguruan ardazten da Durangon antolatzen den Hitzez eta ahotsez ekimena. Bertako parte-hartzaileek hitzaldiak, irakurraldiak, ipuin kontaketak eta abar burutzen dituzte. Aurtengoa seigarren edizioa da, eta Askatasuna gaia izango da hizpide.

Bihar, urtarrilak 18, abiatuko da programa Uxue Alberdiren hitzaldiarekin: Bertsoraino. Bertan, argitaratuko duen hurrengo liburuaren aurrerapena emango du Alberdik, 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Solasaldirako aurkezle Ane Arbeo ibiliko da.

Otsailean eta martxoan, Solasaldi dialogikoak egingo dira Bizenta Mogel Bibliotekan. Apirilean Dorleta Kortazar ipuin kontalariaren txanda izango da, eta Berba kateatuak saioa eskainiko du. Maiatzean, EHUko irakaslea den Julen Orbegozok beldur eszenikoari aurre egiteko teknikak eskainiko ditu. Ekitaldia maiatzaren 2an izango da, arratsaldeko 19.00etan, Plateruena antzokian.

Azkenik, maiatzaren 10ean, jendaurreko irakurraldi girotua egingo da Plateruenan, aurtengo Hitzez eta ahotsez ekimena agurtzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button