ESZENA

“Hitzak”, tratu txar emozionalei buruzko istorioa

Hika Teatroa konpainiak Hitzak antzezlanaren estreinaldia egingo du euskaraz asteburuan, azaroak 23, 24 eta 25, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.  Tratu txar emozionalak ditu ardatz. Gai mingarri hori jorratzeko, eta antzezteko, hiru emakume, gizon bat eta umea taularatuko dira.

Emakume gazte ezkondu berria, eta aspaldi ezkondu zen emakume zaharra aurrez aurre jartzen ditu obrak, alegia, “zorionaren ispilu” versus “zorigaitzaren ispilu”. Zorionaren eta zorigaitzaren isla horietan, zoramena ere azalduko da: “Emakume zaharra, gizonik maite izan ote duen ahaztuta, zoramenaren ispilu, (baina ispiluaren atzean aske eta zoriontsu izan litekeela jakitun)”.

Zaharra ilusioz beteta ezkondu zen, emakume gaztea bezala. Lehenengoaren bizitzan, baina, zerbait hautsi zen. “Emakume zaharrak berak egin zuen krak munduan gehien maite zuen pertsona galdu zuenean. Harrezkero, ez dio inori aholkurik ematen. Izar iheskorrak harrapatuz bizi da umearekin”.

Obraren gaineko xehetasun gehiago  jakina nahi izanez gero, sartu hikateatroa.com webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button